160 egoiliar baino gehiago etorri dira ate irekien jardunaldira
2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena
Edizio honetan, 167 ikasle etorri dira jardunaldira, karrera amaitzean espezialitatea aukeratu behar dutenak, eta beste 186 pertsona online konektatu dira.
Jardunaldia aurrez aurre eta streaming-ez eginda, helburu izan du Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua ezagutaraztea aurten egoiliar plaza aukeratu behar duten ikasleei.
Jardunaldia informazio-hitzaldi batez hasi da. Aurtengo berrikuntza izan da hitzaldia Ingeniarien Eskolako gelan burutzea, eta parte hartu dute Bilbo-Basurtu ESIko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta irakaskuntza-unitateetako ordezkariek. Saioan azaldu zaizkie irakaskuntza erakundean zelan antolatzen den eta eskaintzen zaizkien hezkuntza-aukerak. Hitzaldiaren amaieran, hainbat espezialitatetako tutoreek ere parte hartu dute, baita erakundeko hainbat urtetako egoiliarrek ere, euren esperientziaz hitz egitearren.
Informazio-saioaren ostean, bisita gidatua egin da erakundeak dituen 41 espezialitate egiaztatuetara – medikoak, erizaintzakoak, farmaziakoak, psikologiakoak, biologiakoak –, euren lehentasunen hurrenkeran, eta aukera eman zaie, gura izanez gero, espezialitate bat baino gehiago bisitatzeko.