Osakidetza: publikoa, unibertsala eta kalitatekoa
1983an Euskal Osasun Zerbitzu gisa sortu zenetik, pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatekoa bermatzea izan da Osakidetzaren helburua. Gaur egun, euskal osasun publikoa, euskal gizarte osoaren lorpen kolektiboa izateaz gain, erreferentzia-eredu bat da.
Egunerokoan, Osakidetzak antolamendu eraginkor eta efizientea du, honako ezaugarri hauek dituena: zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-laguntza etengabe hobetzeko orientazioa eta talde-lana. Hori guztia, betiere, profesionalen inplikazioari eta konpromisoari esker, eta osasunaren arloko ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoari esker.

Helburua, herritarren ongizatea Prebentzioa eta sustapena
Osasuna da euskal gizarteak gehien estimatzen duen balioetako bat; izan ere, osasun-egoera ona izateak beste edozein potentzialtasun garatzeko aukera ematen digu, eta, beraz, osasuna sustatzea eta prebenitzea funtsezko eremua da Osakidetzarentzat.
Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea egin dute, eta, horri esker, herritarrek gero eta konfiantza handiagoa dute. Horren adierazgarri dira parte-hartzearen tasa handiak eta emaitza egokiak. Bereziki aipagarriak dira: jaioberrien bahetzea, Down-en sindromea antzematea, bularreko minbiziak, kolon-ondestekoak edo zerbixekoak goiz atzematea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).
Nagusia kapitala Profesionalak
Kalitatezko zerbitzua emateko, instalazio onak eta teknologiarik aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional gaituak eta konprometituak izatea. Osasun zerbitzuak pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonengan oinarritzen dira. Hori dela eta, profesionalak dira Euskal Osasun Zerbitzuaren kapital nagusia.
Gaur egun, Osakidetzak 26.500 profesional baino gehiagoko plantilla estrukturala du, eta horietatik %78 emakumeak dira. Horrek adierazten du Euskadiko emakume-enplegatzaile handiena dela. Gainera, emakumeak gehiengoa dira zuzendaritzako langileen artean, laguntza burutzetan eta lanbide kategoria gehienetan.
Etengabeko hobekuntza Berrikuntza eta ikerketa
Osakidetzak ikerketa sanitarioaren aldeko apustua egin du Biodonostia, Biocruces, Bioaraba eta Kronikgune institutuen bidez, unibertsitateekin eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasun-arloko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatzeko eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko.
I+G+Bri lotutako jarduera %3,4 hazi da 2018an. Nabarmentzekoa da garatzen ari diren proiektuen kopurua, saiakuntza klinikoak barne, 2,5ekin biderkatu dela azken bost urteetan. Nabarmentzekoa da euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen gehikuntza, azken lau urteetan 5 proiektu izatetik 59 izatera igaro baita.