Egoiliarren agur-eguna
2024(e)ko irailaren 24(a), asteartea
Aste honetan, gure erakundean prestakuntza-aldia amaitu duten egoiliarren bigarren taldea agurtu dugu.
ESIak agur esan die Basurtuko Unibertsitate Ospitalean egoiliar-aldia amaitu duten 47 egoiliarrei.
Irakaskuntzako buru Arantza Fernández Rivasek eta ESIko Zuzendaritzak, ekitaldi hunkigarri horretan, tutoreek, zerbitzuburuek eta egoiliar nagusiagoek egindako ahalegina eskertu dute; izan ere, “gidatzen dituzten boluntarioak dira, ikertzera bultzatzen dituzte, prestakuntza-ibilbidea zaintzen eta egokitzen diete, eta, gainera, baldintzarik gabeko laguntza dira garai horretan”.
Zeremonia amaitzeko, egoiliar-aldiaren amaiera egiaztatzen duten diplomak banatu zituzten.
Zorionak denoi!